Goierriko eskaintza turistikoa aurkeztu dute Aquariumean
Gaur goizean aurkeztu dute Goierriko eskaintza turistikoa Donostiako Aquariumean, hartzaile ezberdinen artean. Aurkezpena Goiturreko Niko Osinaldek, Josu Ruiz Donostiako turismo arduradunak eta bere lehen agerraldi publikoa egin duen Iker Ruiz de Egino Gipuzkoako Turismo zuzendari berriak egin dute, bideo baten laguntzarekin. Elkarlanean jarraitzeko konpromezua hartu dute Donostiak eta Goierrik, turistei elkarren eskaintzaren berri emanez.
Behin aurkezpenak eginda, hamaiketako berezia egin dute bertaratuek: workshop-a egin dute. Goierriko ekipamendu turistikoetako arduradunek postutxoak jarri dituzte, eskaintza turistiko ezberdinen berri emanez, eta interesa zuten enpresa ezberdinetako kideekin informazioa elkartrukatzeko baliatu dute. Tartean zen Edurne Pasabanalpinista tolosarra ere, bere Kabi agentziarako Goierriko informazio bila. Informazio gehiago biharko papereko Hitzan.