Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute etzi Areizaga-Kalebarren plazan
Goierriko hainbat herritan aurkeztu eta gero, Urretxun eta Zumarragan Gure Esku Dago ekimenaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi, Areizaga-Kalebarren plazan, 19:30ean. Angel Oiarbide ekimenaren koordinatzaileak egingo du hitzaldia. Hitzaldira erabakitzeko eskubidearen aldeko gaiaren interesa zein bere atxikimendua agertu nahi duen oro gonbidatuta dago.
Goierriko hainbat herritan aurkeztu eta gero, Urretxun eta Zumarragan Gure Esku Dago ekimenaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi, Areizaga-Kalebarren plazan, 19:30ean. Angel Oiarbide ekimenaren koordinatzaileak egingo du hitzaldia.
Hitzaldira erabakitzeko eskubidearen aldeko gaiaren interesa zein bere atxikimendua agertu nahi duen oro gonbidatuta dago. 19:30ean aurkezpena egingo dute, 19:40ean Angel Oiarbide koordinatzaileak hitzaldia egingo du, 20:00etan argazkia aterako dute eta amaitu baino lehen Giza Katean parte hartu nahi dutenen izenak hartuko dituzte plazan bertan. Giza Kateak ekainaren 8an Iruñea (Nafarroa) eta Durango (Bizkaia) lotuko ditu erabakitzeko eskubidearen alde, eta helburua lortzeko 50.000 lagun behar dituzte bata bestearen ondoan eskutik heldu daitezen.
Ekimenari buruzko informazio gehiago bihar Goierriko Hitzan
The post Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute etzi Areizaga-Kalebarren plazan appeared first on Otamotz.