Hilaren 13an, Ostadar Mendi Taldea Iruñerriko Ezkaba mendira
Igande honetarako, apirilaren 13rako Ostadar Mendi Taldeak Nafarroako Oteitzatik abiatuta, Iruñerriari Bira ematen dion 5. etapa burutuko du. Ibilaldi honetan, Ezkaba gainetik igaroko gara, han kokatzen baita Gerra Zibilean, baita ere aurretik presok izan zituen San Kristobal gotorlekua. Gotorleku honek 1938ko maiatzaren 22an, 796 presoren ihes handia jasan zuen.
Igande honetarako, apirilaren 13rako Ostadar Mendi Taldeak Nafarroako Oteitzatik abiatuta, Iruñerriari Bira ematen dion 5. etapa burutuko du. Ibilaldi honetan, Ezkaba gainetik igaroko gara, han kokatzen baita Gerra Zibilean, baita ere aurretik presok izan zituen San Kristobal gotorlekua. Gotorleku honek 1938ko maiatzaren 22an, 796 presoren ihes handia jasan zuen. Frankistek garai hartan presoak oso egoera larrian mantentzen zituzten bertan eta preso ugari hiltzen ziren hotza, gaixotasunak eta gosea dela medio. Bostgarren etapa honek Langarikan izango du amaiera. Ibilaldi erraza da eta ez du inolako zailtasunik eskaintzen.
Irteera ordua goizeko 7:30etan izango da (igande goizean), Zumarragako Elizkale kalean, Correos ondoan eta parrokia aurrean kokatzen den autobus geltokitik abiatuta.
Izena emateko Ostadar Mendi Taldeak antolatutako ekintzen egoitzan izan daiteke aste honetan zehar, edo 943723385 telefonoan (erantzungailuan mezua utziz) edo ostadar@ostadar.org email helbidean mezu bat utziz.
Informazio gehiago (ibilbidea, mapa, argazkiak eta bideo bat) gure webgunean eskuragai daude: http://www.ostadar.org
The post Hilaren 13an, Ostadar Mendi Taldea Iruñerriko Ezkaba mendira appeared first on Otamotz.