Idiazabalgo musika eskolari buruzko hausnarketa prozesua
Datorren ikasturtetik aurrera, Idiazabalgo musika eskolaren kudeaketa autonomoa izango da: eragile bat gehiago izango da eta udalaren diru-laguntza jasoko du. Eredua aukeratzeko herritarren iritzia kontuan hartuko da. Bihar eta etzi bi eredu aurkeztuko dituzte udaletxean. Ostegunean, 18:30ean, Lazkao Txiki musika eskolarena eta ostiralean, 17:00etan, Ordiziakoa.