Martin Aranburu politika-analista Kataluniari buruz ariko da Ataunen, bihar
Martin Aranburu Carrera analista politiko urretxuarrak hitzaldia egingo du, bihar, Ataunen. Katalunian orain zer? izenburupean, herrialde haren etorkizuneko urratsez, aukerez, Espainako Auzitegi Nazionalaren erabakiaz eta Espainiako Kongresuak atzo itxitako bideaz —galdeketa antolatzeko eskumena ukatu zion Kataluniako Gobernuari—, jardungo da. Hitzaldia bihar 19:00etan hasiko da, Ataungo udaletxean. Atauniker elkarteak antolatu du.
Fundació Catalanista i Democratica (CatDem) elkarteko kide da Aranburu. Zientzia Politikoetan lizentziaduna, EAko legebiltzarkidea 2001-2005 epean, 2008tik Katalunian bizi da.
Kataluniako bidea, aurrekariak, katalanismoa eta herri nortasuna jorratzeaz gain, Euskal Herriarekiko zer ekarpen izan dezakeen ere landuko du.