Zorroztarri Athletic zaleen lagun taldea inauguratu dute Seguran
http://youtu.be/HSiySc2vYBU
Zorroztarri Athletic zaleen lagun taldea aurkeztu dute Seguran. Bilbotik Mikel Balenziaga eta Markel Susaeta jokalariak, Koldo Agirre eta Jose Mari Argoitia jokalari ohiak eta Silvia Muriel eta Javier Ucha zuzendaritzako kideak etorri dira. Lehenik eta behin, mojen komentua bisitatu dute. Bertan, mojek pastak eta ardoa eman dizkiete eta Anjel Mari Peñagarikanok bertsoak abestu ditu.

Ondoren, Botikaxaharrera joan dira. Bertan egin dute inaugurazio ekitaldia. Duela bi hilabete hil zen Joxe Manuel Ormazabalen anaiari, Santiri, oroigarria eman diote. Segura futbol taldeak, Txanbolinpe Real zaleen lagun taldeak, Udalak, Athleticeko ordezkariek eta ekitaldian parte hartu duten Athleticeko lagun taldeek ere oroigarriak jaso dituzte. Ondoren, argazkia atera dute, jokalariek kamisetak sinatu dituzte eta modakadutxoa jan dute. Bukatzeko, afaria egin dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.