Jendetza eta giro ederra Ordiziako Artzain Egunean
http://youtu.be/F24wZyNeq0o
Urteko hiru azoka garrantzitsuenetako bat, Artzain Egunekoa egiten ari dira gaur Ordizian. Giro onak lagunduta, jendetza bildu da aurten ere Ordiziako kaleetan. Arreta gune nagusiak bi izan dira: batetik, ardien pasaera. Izan ere, larreen irekiera eta artaldeen igoera irudikatzeko, 2.000 arditik gora pasa dira Ordiziako kaleetatik, lau artaldetan banatuta. Bestetik, gazta berriaren ebakitzea. Denboraldi berriaren hasiera irudikatzeko, Ruben Trincado, Mirador de Ulia jatetxeko sukaldariak ebaki du lehen gazta.

Ekitaldian, gazta ebakitzeaz gain, artzaintza eta gaztagintza arloko hainbat elkarte eta artzain saritu dituzte. Aurtengo omendua, Ardiekin latxa arrazaren errekuperazio zentroa izan da. Sarituen artean, berriz, Santi Etxezarreta Olaberriako artzaina eta Luis Vicente Larrarte Sunbillakoa izan dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.