Urrelur museoak mineralogia txangoa antolatu du Karrantzara datorren maiatzaren 10erako. Izen-ematea maiatzaren 7ra arte zabalik bazegoen ere, dagoeneko autobuseko leku guztiak bete direla jakinarazi dute udaletik. The post Mineralogia txangorako lekua...
http://youtu.be/8ZcwHvRqhqg Aste Santuko oporren atarian, apirilaren 12an jokatu zuten Osinalde bertsolari gazteen sariketako finala, Gabiriako Osinalde elkartean. 53. edizioa zuten aurtengoa, eta txapela, goierritar batek jantzi du, Aitor Irastortza zaldibiarrak. Zaldibia Telebistak, Irastortzaren azken bertsoak eta agurra bildu ditu, bideo honetan.
http://youtu.be/F24wZyNeq0o Urteko hiru azoka garrantzitsuenetako bat, Artzain Egunekoa egiten ari dira gaur Ordizian. Giro onak lagunduta, jendetza bildu da aurten ere Ordiziako kaleetan. Arreta gune nagusiak bi izan dira: batetik, ardien pasaera. Izan ere, larreen irekiera eta artaldeen igoera irudikatzeko, 2.000 arditik gora pasa dira Ordiziako kaleetatik, lau artaldetan banatuta. Bestetik, gazta berriaren ebakitzea. Denboraldi berriaren hasiera irudikatzeko, Ruben Trincado, Mirador de Ulia jatetxeko sukaldariak ebaki du lehen gazta.
Urtero ohitura bihurtu denez, Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatuta hainbat ekintza izango dira haurrei eta gazteei zuzenduta Pazko Asteko egun hauetan zehar. Atzo arratsaldean hasi zituzten, esaterako, Urretxun Lizeo azpian haurrentzako urtero antolatzen dituzten ekintza saioak. Gazte Bideanen ere, Aste Santuko atsedenaldiaren ondotik, larunbatera bitartean hainbat ekintza antolatuta dituzte gazteentzat, larunbatera bitartean.