‘Santikutzetan’ ikurrinak balkoietan jartzeko deia egin du udalak
Datorren astean ospatuko dituzte Santikutz jaiak Legazpin. Hori dela eta, udalak ikurrinak balkoietan zintzilikatzeko deia luzatu die herritar guztiei. Aste honetan jada, ikurrinak eskuragarri jarri ditu udalak euro baten truke ondoko lekuetan: udaletxean, gizarte zentroan eta Urbeltz, Gurrutxaga, Kukue, Maiatza eta Aizkorri tabernetan.
Bestalde, «Madrildik hala inposatuta», Legazpiko Udalak udaletxeko balkoian Espainiako bandera jarri behar izan duela gogorarazi dute, eta horregatik ikurrina «gure nazio nortasunaren ikurra» dela adierazi nahi dute EAJk, Hamaikabatek eta Bilduk babestutako ekimen baten bitartez. Hilaren 30ean izango da, 18:30ean txupinazoaren aurretik egingo duten ekitaldi «xume» batean.