Dantza saioa antolatu dute iganderako alde zaharra biziberritzeko helburuz
Urretxuko alde zaharra biziberritzeko Zaharrak berri egitasmoa jarri du abian udalak. Azken hamarkadetan herriko gune honek gainbehera nabarmena jasan duela eta, kezka agertu dute bertako tabernariek eta merkatariek. Eskaera honi erantzunez Urretxuko udalak parte hartze prozesu bat jarri du abian, auzoko benetako egoera zein den aztertu eta etorkizun hurbilari begira, aurrera eraman daitezkeen ekimenak zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko.

Urretxuko udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, parte hartze prozesu hau «auzo bizitza handitzeko eta bertako merkataritza eta ostalaritza indartzen lagunduko duten faktoreak identifikatzeko» egin da, batez ere. Hala, udalaren laguntzarekin «auzoaren espazio potentziala erabiltzeko eta kale bizitza areagotzeko» hainbat helburu finkatu dira. Lehenengoa, dantzari lotutako programa bat zehaztea izan da.
Orbegozorekin lehen saioa
Hala, igande honetan hasita, Iparragirre plazan dantza ikastaro eta erakustaldiak antolatu dira ekainera bitarteko zenbait egunetan. Saio hauek irekiak izango dira, eta hala nahi duten herritar guztiek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Ekimen hau, gainera, «herriko hainbat eragile eta kultur talderen laguntzarekin» osatu da. Gainera, egitarau hau antolatzerako orduan, «kontutan hartu da beste auzo eta gune batzuetan egiten diren ekintzak ez kaltetzea», eta egitaraua hau horien osagarri izango da.
Etzi hasiko da ekimena zunba, merenge, txa-txa-txa eta saltsa ikastaro batekin, eta Jose Mari Orbegozo dantza irakaslearen eskutik, 12:00etan. Maiatzaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, aldiz, San Joan dantza ikasteko aukera izango da plazan, 19:00etatik 20:00etara Lurra dantza taldearen eskutik. Parte hartzeko izena kultur etxean eman beharko da aurretik. Maiatzaren 11n, kapoeira ikastaroa egingo dute 12:00etan, eta maiatzaren 29an batukadaren txanda izango da 19:00etatik aurrera. Amaitzeko, ekainaren 5ean dantza afrikarrak izango dira 12:00etan hasita.
The post Dantza saioa antolatu dute iganderako alde zaharra biziberritzeko helburuz appeared first on Otamotz.