Euskal dantzak oinarri, Irrintzi dantza taldekoek munduko dantzak eramango dituzte etzi Zumarragako Zelai Arizti aretoko taulara. Munduko hainbat bazterretako dantza bertakoekin harilkatzeko ipuin bat asmatu dute. Ipuin hori dantza bidez kontatuko dute. Jaialdia 19:30ean hasiko da. Urtean behin El Salvador auzoko entsegu gelatan ikasturtean zehar lantzen dutena kanpora ateratzen dute Irrintzi dantza taldekoek.
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko ikastaroetako izen-ematea zabaldu dute. Hiruhileko bakoitzean eskaintza bat egiten dute, eta oraingoan sendabelarren eta adimen emozionalaren inguruko ikastaro bana egingo dute. Izen-ematea hilaren 30era arte
The post Kultur etxeko ikastaroetan izena eman daiteke appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/6rsxAw_rwUc Lazkaoko fraide beneditarren artxiboa erreferente garrantzitsuenetakoa da Euskal Herriko politika, gizarte eta kultur mugimenduen garapena ulertzeko orduan. Duela hiru urte zabaldu zuten eraikin berria, eta etenik gabe jarraitzen dute funts berriak jasotzen eta lehendik dituztenak ikertzaileen eskura jartzen. GoiBerri aldizkariak bertatik bertara ezagutu nahi izan du egunerokoan artxiboko langileek egiten duten lana. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.
Urretxuko alde zaharra biziberritzeko Zaharrak berri egitasmoa jarri du abian udalak. Azken hamarkadetan herriko gune honek gainbehera nabarmena jasan duela eta, kezka agertu dute bertako tabernariek eta merkatariek. Eskaera honi erantzunez Urretxuko udalak parte hartze prozesu bat jarri du abian, auzoko benetako egoera zein den aztertu eta etorkizun hurbilari begira, aurrera eraman daitezkeen ekimenak zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko.
Urretxuko eta Zumarragako Karmakros antzerki tailerrak bat-batekotasunari buruzko ikastaro trinkoa egingo du asteburuan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ikastaroan parte hartzeko izena Urretxuko zein Zumarragako kultur etxeetan eman daiteke. Ikastaroa etzi hasiko da 10:00etan, eta 14:00etaraino iraungo du. Bazkaltzeko eten bat egin ondoren, arratsaldean jarraituko dute, 16:00etan hasi eta 20:00etaraino.