Mozorrotuta atera dira kalera Lazkaon
Talde txikitan, handiagoetan, karrozarekin, eguzki-oihalekin, orgatxoarekin… Mozorro mota ugari ikus daitezke Lazkaoko kaleetan. Lehen mozorroak agertzen goizean-goiztik hasi badira ere, eguerdi partean bildu da jende gehien kalean. Txirrindulari proba ikusten izan dira asko, poteoan ere ibili dira, herritarrei txantxak egiten…
Bazkaria hasi berri dute mozorrotuek eta gauean Su ta Gar eta Arkada Social taldeen kontzertuak egongo dira, 22:30etik aurrera herriko plazan. 23:00etan, berriz, DJ Bull arituko da musika jartzen txosnetan.
Ikusi egitarau guztia hemen klikatuta.
Erlazionatutako edukiaLazkaoko San Prudentzio jaiak bihar hasiko dira

























