Eskupilota txapelketa antolatu du Emaneurrek, zortzigarrenez
Ordiziako pelotazale guztientzat, eskupilota txapelketa antolatu du Emaneurre taldeak Ordizian. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa; iaz 24 bikotek hartu zuten parte.
Dagoenekio eman daiteke izena Emaneurreren web orrialdean, maiatzaren 4a bitartean. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Izena ematen duten guztiekin bilera egingo dute maiatzaren 6an, 20:00etan frontoiko bulegoan, norgehiagokak eta datak zehazteko.