Zumarragako Eitzaga auzoan jaiotako 228 bizilagun elkartu ziren atzo Etxeberri jatetxean. Gehienak ez dira han bizi jada, baina guztiek dute auzoarekin lotzen dituen identitate sentipen bat. Bazkariaz gain garai bateko
The post Eitzagako argazki zaharrak appeared first on Otamotz.
Hiru urte bete ditu Lazkaoko Beneditarren Artxibo berriak. 2010eko abenduan inauguratu zuten eraikina, monasterioaren alboko bi solairuko etxe modernoa eta egokia. 2011ko udaberrian eratu zuten fundazioa beneditarrek, Lazkaoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Artxiboa ez da baltsa, ordea. Etengabeko iturria da hara iristen den funtsen emaria. Lehendik iturburu oparoak eta emankorrak aurkitu izanagatik. Lehena eta oraina nabarmen bereizi ziren duela hiru urteko erabaki horietan.
Andoni Berriotxoa Lubaki-k (Urretxu, 1982) haurra zenetik izan du argazkigintzarako jakin-mina. Egun, argazkilari profesional gisa irabazten du eguneroko ogia. Denetarik egiten duen arren, bere berezitasuna gerra argazkilaritza da, eta batez ere, horregatik egin da ezagun. Nazioarte mailako hainbat sari ere jaso ditu egindako lanaren ordainetan.
http://youtu.be/xEhAUbWOeek Urretxuko alde zaharra biziberritzeko asmoz bertako udalak martxan jarri duen Zaharrak berri egitasmoaren barruan, dantza ikastaro irekia egin zuten atzo, Iparragirre plazan. Jose Mari Orbegozo dantza irakasleak gidatuta, saltsa, merenge, txa-txa-txa eta zunba dantzak egiteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzuna berealdikoa izan da, plaza bete jendek parte hartu baitzuen lehen saioan. Ekainera bitartean, antzeko saio gehiago egingo dituzte.
Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen Mikel Alvarezek (Beasain, 1982) eta egun Goierri Telebistan lan egiten du. Hortik aurrerakoan, bere ametsa ahal den neurrian egi bihurtzen inbertitzen du denbora: online nobela bat egiten, eta berau modu berezian zabaltzen. Nola hasi zara idazten? Nire ametsa gidoigintza izan da beti. Pare bat film labur egin nituen karrera garaian, Azken trena eta Xabiertxo. Imajinazioa nire bizitzan konstante bat izan da: oso ondo pasa arazi didana eta arazo bat, era berean.