500 lagunek jada eman dute izena Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetarako
Ekainaren 3an amaituko da izena emateko aukera, baina, dagoeneko 500 lagunek eman dute izena Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handiak probetarako. Ehunmiliaken 279 korrikalarik eman dute izena, hauetatik 17 emakumezkoak. Partaide guztiak kontuan hartuta, korrikalarien %52,56 Euskal Autonomi Erkidegokoak dira. Goierriko 2 Haundiaken, berriz, dagoeneko 228 korrikalarik (19 emakumezko) eman dute izena. Proba honetako partaide guztien %67,31 EAEkoa da.
Berrikuntzak ere izango dira V. edizio honetan. Ehunmiliak ultra-traileko korrikalari guztiek GPS irrati-baliza bat eramango dute. «Honen helburua bikoitza da», diote antolatzaileek: «alde batetik, antolakutzak probako parte-hartzaile guztien posizioa jakin izango du une oro, lasterketaren kudeaketa hobea egitea ahalbidetuz». Horrela, parte-hartzaileen segurtasuna bermatze aldera, beste baliabide bat edukiko dute eskura. Eta, bestetik, ikusleei zabalduko zaien webgunearen bitartez, hauek lasterketaren egoeraren eta lasterkarien posizioaren berri jakin ahal izango dute denbora errealean. Balizek 3 minuturo eguneratuko dute posizioa.
Esan bezala, izena ekainaren 3a arte eman ahal izango da kirolprobak.com orrialdean. Antolatzaileek gogorarazi dute, proba bakoitzean gehienez 500 lagunek parte hartu ahal izango dutela.