Iñaki Beitiaren omenezko Mendi Martxak bere 18. edizioa izango du datorren maiatzaren 18an. Martxa hainbat eragilek antolatzen dute, eta dagoeneko prestaketa lan asko egin dituzte. Mendi martxak Urretxuko eta Zumarragako mendizaleak batzeaz gain, inguruko zale ugari ere erakartzen ditu. Martxari buruzko informazio gehiago ikusgai dago beitia.org webgunean.
http://youtu.be/JH9Zy0tY4L4 Lazkaoko San Prudentzio jaiekin batera, 71. Lazkao Txirrindulari Proba jokatu zuten larunbatean, elite eta 23 urtez azpikoen mailan. Gomur-Cantabria taldeko Jose Manuel Gutierrez izan zen azkarrena helmugako sprintean; Gipuzkoa taldeko Jon Iriartek eta Julen Mitxelenak osatu zuten podiuma. Uxue Otxoak bideoan jaso ditu lasterketako irudiak.
Urretxuko Udalak Agenda 21en ekintza plana eguneratu nahi du eta, horretarako, herritarrekin batera diagnostikoa egin nahi du. Bi bilera antolatu ditu. Gaur, 18:30ean kultur etxean, gizarteaz eta ekonomiaz hitz egingo dute. Maiatzaren 6an, ordu eta toki berean, lurraldeaz eta ingurumenaz.
Gure Esku Dago dinamikaren Urretxuko eta Zumarragako lan taldeak bilera antolatu du gaur arratsalderako. 20:00etan egingo dute, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Helburua ekainaren 8ko giza katea antolatzea da. The post Gure Esku Dagoren aurkezpena g...