Adimen urritasuna dutenen ametsak betetzen laguntzeko topaketa egingo dute bihar Ordiziako Garagunean
Iaz egin zuten lehen aldiz adimen urritasuna duten pertsonen ametsak betetzeko bideak irekitzeko profesional, familia, boluntario eta herriko nahiz bailarako hainbat talde eragiletako ordezkarien arteko topaketa. Auzolanean hobetuz izena eman diote jardunaldiari, eta bihar goizean egingo dute Ordiziako Garaguneko zentroan goizeko 10:30etik 12:30era.
Adimen urritasuna izan arren euren etorkizunaren jabe izan daitezen, gerora begirako planak egiteko laguntzen diete Garagunean. “Aukeraz beteriko bizitza aberatsa izan dezaten” egiten dute lan zentroan. Hala, bihar topaketan bakoitzak dituen amets, desio nahiz beharrak asetzeko bideak irekiko dituzte. Elkarte nahiz erakundeetako ordezkariek, senideek zein boluntarioek, bakoitzak dituen kontaktu sareetara joko du adimen urritasuna duten pertsona hauei laguntzeko.
Biharko Goierriko HITZAren papereko alean izango duzu erreportajea irakurgai.