Inausketa hondarrak eta belarra gune batean jasoko dituzte Lazkaon
Lazkaoko Udalak inausketa hondarrak eta lorategi pribatuetako belarra uzteko itxitura bat eraiki du, Zubizkitza auzoan. Norberak etxe inguruko mozketa lanak egindakoan, une oro eraman ahalko ditu.
Orain arte hilean behin bildu egin izan dira hondarrak. Horren ordez jarri dute gunea, eta bilketa zerbitzua etenda geratu da. «Hilabeteko lehen astelehenean bildu dira orain arte, baina maiztasunean kexak izan dira udalean. Herritarren eskaerari erantzuteko da gune berria», azaldu du udalak, ohar batean.