Legazpiko Burdinola elkarteak Urdazubi eta Ainhoara txangoa antolatu du
Legazpiko Burdinola kultur elkarteak Nafarroako Urdazubira eta Lapurdiko Ainhoara txangoa antolatu du maiatzaren 24rako. Bi herriak ikusteaz gain, museoak, monasterioak eta haitzuloak bisitatuko dituzte. Autobusa 08:30ean irtengo da, anbulatoriotik. Prezioa 35 eurokoa da. Parte hartu nahi dutenek, 943 73 08 13 (Pedro) edo 943 73 70 97 (Jose Luis) zenbakira deitu behar dute.