Egin Klik irudian 102. zenbakia irakurtzeko
Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordean 12 urte daramatza lanean Iñaki Amundarain ormaiztegiarrak. Iazko otsailean, euskaltzain urgazle izendatu zuten. Euskaltzaindiaren lan egiteko moduaz eta aurten izandako liskarrez hitz egin du GoiBerri aldizkarekin.
Bestalde, Geologia Eguna dela eta, Zeraingo meategiak ezagutzeko saioa egingo dute asteburuan, Hector Fano geologoa buru dela. Zientziaren ikuspegitik aberastasun handia gordetzen dute meategi hauek.
Gazteen atalean, Osinalde sariketa antolatzen aritzen den Aratz Igartzabal bertsolariarekin izan dira. Egunen batean berak ere parte hartzeko aukera izateak “ilusio handia” egingo liokeela azaldu du.