Gure Esku Dago dinamikari buruzko informazioa banatzeko bulegoa ireki dute Areizaga-Kalebarren plazako Urretxuko arkupeetan, lehen turismo bulegoa zegoen lokalean. Bulegoa zabalik egongo da astearteetan eta ostegunetan 18:30etik 20:30era eta larunbatetan
The post Gure Esku Dago taldeak bulegoa ireki du Urretxun appeared first on Otamotz.
Maiatzaren 18an Donostiako Anoeta estadiotik manifestazio bat aterako da 12:00etan emakumeen osasun eskubideak aldarrikatzeko. Zumarragatik manifestaziora joateko autobusa aterako da. Autobuserako izena emateko 685 72 07 23 telefonora deitu daiteke.
The post Emakumeen osasun eskubideen aldarrikapena appeared first on Otamotz.
Goierri garaiko lau udalek antolatuta bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urretxun eta Zumarragan maiatzaren 15ean hasita. Izena emateko Uggasaren bulegora deitu behar da: 943 72 58 29. The post Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa dag...
Apirilean langabetu kopurua jaitsi egin da Goierri garaian. 50 langabetu gutxiago daude. Hala, langabezi tasa %13,2an kokatu da: Gipuzkoan baino %1 bat gutxiago eta EAEn baino %3,3 gutxiago. Goierri Garaian 1.719
The post Goierri garaian, 50 langabetu gutxiago appeared first on Otamotz.
Urola Garaia BTT Maratoiaren bigarren edizioa egingo dute bihar, eta guztira 400 bat txirrindularik eman dute izena ibilbide luzea edo motza egiteko. Maratoia 08:30ean hasiko da Areizaga-Kalebarren plazan. Zumarragako Goiko-Txabolatik Legazpira egingo dute eta handik Korostira igoko dira. Aurten, berritasun gisa Korostiko Gurutzearen gaina joko dute. Indarrak berritzeko geldialdia egingo dute Lakiolara abiatu aurretik.
Urola Triatloi Klubeko kirolariek Senpereko triatloian parte hartu dute, Lapurdin –argazkian Goierri garaiko taldeko atletak Senpereko lakua atzean dutela–. Aurtengo triatloi denboraldiko lehenengo proba izan da. Aurreko asteburu osoan zehar, han bertan, proba ezberdinak izan zituzten aukeran. Distantzia laburreko zein olinpikoko probak bete zituzten Urola Triatloi Klubeko neskek eta mutilek.
Dagoeneko amaitu dituzte Ordiziko kaleetan egin beharreko zirkulazio aldaketak. Herri barruko zirkulazioa hobetzeko asmoz, Mugikortasun Iraunkorrerako I. Planean jasotako aldaketak dira azken asteotan egin direnak. Gaur gaurkoz, trafikoan eraginik izango ez duten pintatze lan batzuk egitea soilik falta da. Apirilaren 10ean eman zuten aldaketen berri prentsaurrean Iban Asenjo Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak eta Aitor Escalante udaltzainburuak.