Biharko BTT maratoian 400 bat txirrindularik parte hartuko du
Urola Garaia BTT Maratoiaren bigarren edizioa egingo dute bihar, eta guztira 400 bat txirrindularik eman dute izena ibilbide luzea edo motza egiteko. Maratoia 08:30ean hasiko da Areizaga-Kalebarren plazan. Zumarragako Goiko-Txabolatik Legazpira egingo dute eta handik Korostira igoko dira. Aurten, berritasun gisa Korostiko Gurutzearen gaina joko dute. Indarrak berritzeko geldialdia egingo dute Lakiolara abiatu aurretik.

Deskargatik igaroko dira ondoren Irimo ingurura hurbiltzeko. Ez dute, halere, Irimoko gailurra joko. Jon Andueza Goierri kirol elkarteko BTT taldeko kidearen hitzetan, «Irimo jotzerik ez dago mendiko bizikletarekin eta ez genituen txirrindulariak bizikleta eskuetan hartzera behartu nahi».
Santa Barbaratik behera egin eta gero, ibilbide laburra aukeratu dutenek –40 kilometro ditu– Areizaga-Kalebarrenen helmugaratuko dira. Beste guztiek Aizpurutxoko anoa-posturaino jarraituko dute. Han indarrak berritu berriro eta Oleta, Samiño eta Pagotxeta mendietan gora egingo dute. Hirugarren anoa-postua han izango dute. Izazpi joko dute jarraian. Belokitik behera egin eta Areizaga-Kalebarrengo helmugara iristsiko dira. Ibilbide luzeak 80 kilometro ditu. Lehen txirrindulariak 14:15ak aldera hasiko dira iristen.
Iazko arrakasta
Anduezaren esanetan, «iazko maratoia arrakastatsua izan zen» eta aurten ez dute aldaketa gehiegirik egin. Korostiko Gurutzea gehitu diote ibilbideari, baina antolaketa aldetik ez dago aldaketa nabarmenik. Parte hartzaileen artean iaz baino emakumezko gehiago dago. Iaz bakarrak parte hartu zuen eta aurten bost izango dira. Gasteiz, Bilbo, Legazpi eta Madriletik etorritako emakumeak dira, hain zuzen. Beste parte hartzaileak hamaika tokitatik iritsiko dira; Frantziatik ere bai.
Urola Garaia BTT taldekoak buru-belarri ari dira lanean guztia ondo atera dadin. Biharkoan 50 pertsonatik gora ariko dira maratoiaren antolaketa lanetan, plazan zein ibilbidean.
The post Biharko BTT maratoian 400 bat txirrindularik parte hartuko du appeared first on Otamotz.