PSE-EE eta Equo alderdikoak, Legazpiko plazan
PSE-EE eta Equo alderdietako kideak Legazpiko azokan egon dira gaur goizean, Europako hauteskundeetarako kanpaina egiten. PSE-EEren aldetik, Oskar Valbuena zinegotzia, Miguel Buen, Susana Corcuera eta Arritxu Marañon egon dira. Arrosak eta eskuorriak banatu dituzte. Equo alderdikoek, berriz, postu bat jarri dute. Bertan, euren alderdiari buruzko informazioa eman dute eta fracking-aren aurkako sinadurak jaso dituzte.