Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa hasiko da ostegunean
BIZIbili Urola Garaian izeneko ekimena jarri dute martxan Goierri garaiako lau udalek. Ekimenaren barruan bizikletan ibiltzeko ikastaroa egingo dute etzitik hasita eta ekainaren 5era arte. Ez da, halere, bizikletan ibiltzeko teknika erakusteko ikastaro soila; eguneroko bizitzan egin beharreko joan-etorriak txirrindu gainean egitea bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek Uggasa garapen agentziarekin batera eta Godoy Bike&Ride bizikleta dendaren laguntzarekin antolatu dute ikastaroa.

Ikastaroan bertan txirrindua utziko zaio behar duenari. Lau saio egingo dituzte guztira; hiru Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta eta beste bat Legazpiko Euskal Herria plazatik. Saio guztiak 18:30ean hasi eta 20:30ean amaituko dira. Ostegunero egingo dute tailerra ekainaren 5era arte. Izena emateko aukera dago oraindik. Ikastaroan parte hartzeko Uggasara deitu behar da eta Josune Makaia eskatu: 943 72 54 06 telefonora.
The post Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa hasiko da ostegunean appeared first on Otamotz.