Gizon bat atxilotu dute Beasainen, bikotekideak tratu txarrengatik salatuta
Igande arratsaldean, emakume bat Beasaingo Ertzain-etxera joan eta bere bikotekidearengandik tratu txarrak sarri jasotzen zituela salatu zuen. Azken aldiz aurreko gauean, larunbatetik iganderakoan, jaso zituela salatu zuen eta jasandako tratu txarren lesioak erakutsi zizkien bertan zeudenei. Salaketa egin eta laster atxilotu zuten 47 urteko erasotzailea.