Mirandaolako eguna, eguraldi tristearekin baina giro onean
http://youtu.be/YhZ0CWYIRCI Legazpiko Santikutz jaiak bukatzeko, Mirandaolako eguna ospatu zuten atzo. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, jende ugari bildu zen, goizetik hasita. Meza egin zuten aurrena, gurutzearen erlikiarekin. Ezpata dantza egin zuten gero, txistulariek lagunduta; baita olagizonen erakustaldia ere. Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako umeek eta bertso eskolako ikasleek ere parte hartu zuten. Bazkalondoan, Elustondo anai-arrebek alaitu zuten giroa.