http://youtu.be/T56JYLDsIRc
Gaur jarri da Beasainen TAO sistema martxan. Goizean nabarmen zeuden TAO guneko aparkalekuak hutsik, baina, eguerdi alderako joan dira, pixkanaka bada ere, betetzen. Hilario Urretabizkaia udaltzainaren arabera "Gipuzkoa plazan aparkatzen zuten CAFeko langileen auto gehienak falta ziren, eta Porteria ingurua beteta zegoen. Murumendiko irakasleek lanak izan omen dituzte aparkatzeko. Bernedoneko parkinga berriz, beteta".
Gaur jarri da Beasainen TAO sistema martxan. Goizean nabarmen zeuden TAO guneko aparkalekuak hutsik, baina, eguerdi alderako joan dira, pixkanaka bada ere, betetzen. Hilario Urretabizkaia udaltzainaren arabera “Gipuzkoa plazan aparkatzen zuten CAFeko langileen auto gehienak falta ziren, eta Porteria ingurua beteta zegoen. Murumendiko irakasleek lanak izan omen dituzte aparkatzeko. Bernedoeneko parkinga berriz, beteta”. Oraindik horren aurreko erabakiak hartzen hasteko “goiz” dela uste dute udaltzainek eta hilabete inguruko tartea utziko dute, zer neurri hartu beharko diren ikusteko.
TAOko zenbait makinetan pintadak zeuden eginda “TAO EZ”, baina eguerdirako garbitu dituzte. TAOa zaintzeaz arduratzen den langile baten arabera “askok behar bezala egin badute ere, beste askok ez dute paperik jarri”. TAOko langileek oharrak utzi dizkiete paperik gabe zeuden autoei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.