EH Bildukoak, propaganda banatzen / J.Arrondo
PSE-EEko kideak, larrosak banatzen / J. Arrondo
Asteazkenetan Ordizian azokarekin izaten den jende mugimendua aprobetxatuz, maiatzaren 25ean egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetarako kanpaina egiteko aprobetxatu zuten atzo alderdi politikoek. Ordu eta leku berean egin zuten topo EH Bilduko ordezkariek eta PSEkoek ere. Xabier Mikel Errekondo Amaiurko diputatua izan zen Ordizian EH Bildu ordezkatuz. Bertako zinegotzi Izaro Intsaustirekin eta Belen Maizarekin, eta hainbat herritarrekin batera propaganda banatzen aritu ziren. EH Bilduk gainera EiTBn zituzten doako tarteak UPyDri eman dizkiotela salatu du, minutuak 30etik 10era murriztuz. Frai Andres alboan elkartu ziren PSEko ordezkariak. Iñaki Dubreuil zinegotzia eta Gipuzkoako idazkari nagusi Miguel Buen izan ziren bertan. Larrosak banatzen aritu ziren.