Jubilatuen kultur astean, Rabanal umoregilea gaur
Orobione jubilatu elkartea kultur astea ospatzen ari da, astelehenean hasi eta bihar arte. Gaur, 18:00etan, Alex Rabanal umoregile lazkaotarraren emanaldia dago, Orobionen. Bihar Carrefourrera bisita egingo dute, 10:30ean autobusean Zelaitik; eta gauean GB Eventosen dantzaldia izango dute, 21:00etan.