Lau pertsona atxilotu dituzte Legorretan, enpresa batean lapurreta egiten saiatzea leporatuta
Ertzaintzak 20 eta 22 urte arteko lau gizonezko atxilotu ditu, gaur goizaldean, Legorretan. Herriko enprsa batean lapurreta egiten saiatzea egozten diete. Goizaldeko 01:30ean abisu eman dute enpresako bertako langileek, kanpoko lau pertsona zebiltzala eta. Ihes egin dute inguruko erreka batetik, eta Ertzaintzak Gi-2131 errepidean ibilgailu baten barruan atzeman ditu handik gutxira. Enpresa inguratzen duen hesia behartu dute ustez, eta alde egin duten erreka ingurumarian kobrezko lau haril edo bobina aurkitu dituzte, denera 300 bat kiloko pisua dutenak.