Legazpiko ikasleak, alkatearekin
Legazpiko hiru ikastetxeetako ikasleek biodibertsitatea landu dute ikasturtean zehar eta asteartean gai horri buruzko eskaerak aurkeztuko dituzte udaletxean. Ekitaldia 09:30ean hasiko da, eta Kepa Urtzelai alkatea, Igor Urrate Ingurumen zinegotzia eta Inma Hernandez Ingurumen teknikaria egongo dira bertan.