Udan saharar umeak hartzeko deia Lazkaon
Lazkaoko Udalaren Gizarte Zerbitzuek Oporrak bakean programa abiarazi dute, udan Saharako haurrak herriko familietan hartzeko. Bi hilabetez, 7 eta 12 urte bitarteko umeak kanpalekuetatik ateratzea da helburua, eta Euskal Herrian mediku azterketak egitea edo elikadura gabeziak gainditzea. Interesa duenak maiatzaren 20rako jakinarazi behar du, udaletxean.