«Bizi guztiko euskaldunak dira euskararen indargunea, baserritarrak»
Olaberriketan euskara taldeko kidea da Gorka Urteaga(Beasain, 1984). Orain hiru urte pasatxotik Olaberrian bizi da, bere aitaren jaiotetxean.
Zein da euskarak Olaberrian duen indargunea?
Bizi guztiko euskaldunak, baserritarrak.
Eta ahulgunea?
Kanpotar asko egoteak euskara ahultzen du.
Zaletasun bat.
Furgonetarekin kanpora joatea.
Pelikula bat.
Avatar.
Liburu bat.
Ja, ja, ja… Galdera ona!
Musika talde bat.
Esne Beltza.
Abesti bat.
Esne Beltzaren Hegaz doaz.
Janari bat.
Nere amaren marmitakoa.
Edari bat.
Ardoa.
Oporretarako leku bat.
Zumaia.
Amets bat.
Bidaia sabatiko bat agian.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Txakurrak animaliak babesteko elkartetik atera genituen eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Neskak oparitu zidan taloitegi berezi bat.
Gorroto duzuna.
Handiak txikia jatea, edo ahulenekin sartzea.
Goierriko txoko bat.
Olaberria.
Herriko alkate bazina…
Zaborrak eta gainontzeko zergak doan, ja,ja,ja…
Olaberrian biziko ez bazina…
Ez dakit ba… Mundua ez da ez Olaberrian hasten eta ez bukatzen!