Ataungo basoak ikusteok txangoa egingo dute larunbatean, Aranzadiko biologo bat gidari dela
Ataungo ondare naturala eta bertako basoak nolakoak diren jakiteko, ibilaldi gidatua antolatu du Atauniker kultur elkarteak. Etzi, larunbata, 09:00etan hasiko da, eta lau ordu edo lau ordu eta erdi iraungo du. San Martindik Arbotonetara joan-etorria izango da. Izena gaurko eman behar da (649 835 661, Joxan; 645 738 858, Jexux).
Aranzadi zientzia elkarteko kide Yoana Garcia biologoa izango da gidari. Haltzadia, artadia eta hariztia ikusiko dituzte bidean, bakoitzaren berri jakiteko.
Ataunen azaleraren %76 eremu babestua da. Aralarko parke naturala eta Agautza ibaiko babes bereziko eremua Natura 2000 sarean sartuta daude.