http://youtu.be/Yqqviv0KERY
Hilabete baino gutxiago gelditzen da Ehunmiliak eta G2H mendi lasterketak jokatzeko. Antolatzaileak buru-belarri dabiltza prestaketa lanetan, eta aste honetan, boluntario izan nahi dutenei dei berezia egin diete, aurrez izena eman dezaten. Boluntario izan nahi dutenek galdetegi bat bete behar dute webgunean, eta ondoren antolatzaileak jarriko dira bakoitzarekin harremanetan.
Goierriko Hitza
Goierri

Antolatzaileek boluntarioen garrantzia azpimarratu dute, izan ere, boluntarioak dira, neurri handi batean, bi proben oinarria, «beraiek gabe ezinezkoa litzatekeelako lasterketak antolatzea». Materiala banatu, ibilbideak markatu, korrikalariei lagundu, dortsalak banatu, anoa postuak hornitu… izango dira aurten ere boluntarioek egin beharko dituztne lanetako batzuk. Izena ematen duten guztiek Ternua etxeko elastiko bat jasoko dute opari.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.