Herriarteko txapelketarako Beasaingo taldea aurkeztu dute
Beasainen ere aurkeztu dute Gipuzkoako Herriarteko xapelketarako taldea. Txapelketa maiatzaren 9an hasi bazen ere, Beasaingo taldeak ez du lehen partidak jokatu beharrik izan, iaz finalaurrekoetara iritsi zirelako. Lasarteko Michelin pilotalekuan jokatuko dute lehen partida, bihar 19:00etan. Arkaitz Goikoetxearen esanetan, “talde zaila da txapelketarekin hasteko”: “jubenil mailan bago jokalari bat oso-oso ona”.
Honakoek osatzen dute taldea: Infantil mailako Arkaitz Baztarrika, Kadete mailako Alexander Gomez eta Martxel Ruiz de Gauna, ubenil mailako Beñat Garmendia, Gorka Mendia, Iñigo Suarez eta Iñaki Zabala, 22 urtez azpikoetan Beñat Azketa, eta Nagusien mailako (afizionatuak) on Ander Esnaola, Arkaitz Goikoetxea, eta Egoitz Mendia.