Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan zatia konponduko dute datorren astean
Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konponduko dute. Hori dela eta, zati hori itxita egongo da. Kalerrotako garajeetara eta BMko eta etxeorratzeko aparkalekuetara joan nahi dutenek, Areizaga kaletik sartu beharko dira. Beraz, Kalerrotak bi norabide edukiko ditu. Horretarako, alboetako aparkaleku guztiak kenduko dituzte.
Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan Kalerrotako errepide zatia konponduko dute. Hori dela eta, zati hori itxita egongo da. Kalerrotako garajeetara eta BMko eta etxeorratzeko aparkalekuetara joan nahi dutenek, Areizaga kaletik sartu beharko dira. Beraz, Kalerrotak bi norabide edukiko ditu. Horretarako, alboetako aparkaleku guztiak kenduko dituzte. Zamalanak egiteko gunea ere kendu egingo dute. Dena den, errepide horrek zati batzuetan ez du bi norabideetan zirkulatzeko nahikoa zabalerarik. Toki batzuetan autoak txandaka pasa beharko dira. Hori dela eta, udalak kontuz ibiltzea eskatu die gidariei.
The post Labeagatik Madayako garajeen bidegurutzera doan zatia konponduko dute datorren astean appeared first on Otamotz.