El Salvador auzoa jaietan murgilduko da, gaurtik hasita
Zumarragako El Salvador auzoa jaietan murgilduko da gaurtik igandera bitartean. Egitarauak dakarren berritasun nabarmenena haur jokoetan dago. Lehen ginkanak egiten bazituzten, aurtengo jokoek margolaritza izango dute ardatz, eta haurrek aurpegiak zein elastikoak margotzeko aukera izango dute. «Helduok ondo pasatzen dugun arren, jaiak haurrentzat antolatzen ditugu», dio Juan Carlos Gomez jai batzordeko kideak.

Lau urte dira auzotarrek jaiak berreskuratu zituztela. Auzolanean aritzen dira herri bazkaria egiteko, eta aurten 200 bat lagun bilduko dira bazkarira. Aranzazu tabernan zati bat egingo dute eta jai batzordekoek bazkariaren beste zati bat prestatuko dute.
EGITARAUA
Gaur
- 16:30-18:00. Haur-tailerrak.
- 18:30. Puzgarriak eta buruhandiak Izazpi plazan.
- 20:00. Sardina-jana.
- 23:00. MAYIT j Dj.
Bihar
- 12:00. Ezkondutakoen eta ezkongabeen arteko futbol dema.
- 13:00. Trikipoteoa.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 17:00. Mus txapelketa Aranzazu tabernan eta haur jokoak Izazpi plazan.
- 18:30. Txokolate-jana eta futbolin txapelketa.
- 23:00. MAYIT j Dj.
Etzi
- 10:00. Motorzaleen topaketa.
- 12:00. Toka txapelketa.
- 12:30. Zumarragako Musika Bandaren kalejira.
- 14:00. Poteo herrikoia.
- 17:30. Kuatrola txapelketa.
- 18:30. Saloi dantzen erakustaldia.
The post El Salvador auzoa jaietan murgilduko da, gaurtik hasita appeared first on Otamotz.