Aritz Egea korrikalariak (Urretxu, 1984) iaz utzi zuen maila berean ekin dio mendi lasterketen urteari: goi-goian. Etzi Zegama-Aizkorri maratoian irtengo da, aitortu ez duen helburu bat buruan duela. Hasieratik dena ematera irtengo da; «edo lasterketa oso ona, edo oso txarra» atera dakiokeen arren. Hasi duzu mendiko lasterketen denboraldia. Zer moduz? Igandean denboraldiko bosgarren lasterketa izan zen, orain arte nahiko motzak. Aurreko laurak bigarren egin eta azkenekoa lehenengo bukatu dut.
Butak21 zineklub taldeak Mud filma eskainiko du gaur, 22:15ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Jeff Nichols zuzendaria Amerikako Estatu Batuetako zokorik ilunenak arakatzen ditu. Ihesari buruzko istorio bat da, bi gaztetxok
The post ‘Mud’ filma emango dute gaur gauean zineklubean appeared first on Otamotz.
Bihar jarriko dituzte salgai hilaren 30ean, ostirala, Zumarragako Zelai Ariztin izango den Luna nueva, Ilargiaren doinuak dantza eta musika ikuskizunerako sarrerak. 19:30-20:00 eta 22:30-23:00 salduko dituzte s arrerak.
The post ‘Luna nueva, Ilargiaren doinuak’ ikusteko sarrerak appeared first on Otamotz.
Urretxu eta Zumarragako mintzalagunek ikasturteari amaiera emango diote gaur Zelai Arizti kultur etxean. Aurten 10 urte beteko dira egitasmoa martxan jarri zutenetik eta bi udalek, euskaltegiarekin batera, lehiaketa berezi bat
The post Mintzalagunaren 10. urtemuga ospatuko dute appeared first on Otamotz.
Datorren asteartean, maiatzak 27, odola emateko aukera izango dute emaileek. Txartelak 17:00ak baino lehen banatuko dituzten arren, ateraldiekin 17:00etan hasiko dira. Emaile berriak ere joan daitezke, galdetegi bat egin eta
The post Odol emaileek hitzordua dute datorren asteartean appeared first on Otamotz.
Zumarragako El Salvador auzoa jaietan murgilduko da gaurtik igandera bitartean. Egitarauak dakarren berritasun nabarmenena haur jokoetan dago. Lehen ginkanak egiten bazituzten, aurtengo jokoek margolaritza izango dute ardatz, eta haurrek aurpegiak zein elastikoak margotzeko aukera izango dute. «Helduok ondo pasatzen dugun arren, jaiak haurrentzat antolatzen ditugu», dio Juan Carlos Gomez jai batzordeko kideak.