Legorretan eta Lazkaon txirrindu lasterketa bana izango dira bihar
Harrobiko txirrindularitzako bi lasterketa jokatuko dira Goierrin, bihar. Goizean, 10:00etan hasita, junior mailako ziklistek 58. Legorretako Proba izango dute. da. Bilkoin kirol elkarteak 88 kilometroko ibilbidea prestatu die. 12:10 aldera helmugaratuko dira. Amezketaraino bi joan-etorri egingo dituzte, Alegiatik barrena, eta hirugarren biran Alegiatik Orendainera eta Abaltzisketara igoko dira. Altzo gainditu beharko dute jarraian.
Legorretan asteazkenean hasiko dituzte Azentzio jaiak, baina aurreko asteburu honetan ere jai giroa izango da. Txirrindulari probaz gain, bihar 20:00etan Alegiako Txintxarri eta Legorretako Elekun abesbatzen kontzertua izango da, Salbador elizan.
Lazkaori dagokionez, 58. Esparru Proba (51,5 km) antolatu du kirol elkarteak, kadeteentzat. Bihar 16:00etan hasiko da. Lehen kilometroak herrigunean egin, eta Amezketaraino joan-etorria egingo dute. 17:17an bukatuko da.