http://youtu.be/JvP5yJ4g_J8
Marka eta guzti. Zegama-Aizkorri mendi maratoia beste behin irabaztea nahikoa ez eta marka berria jarri du Kilian Jornet katalanak, proba 3 ordu eta 48 minutuan bukatuta. Marco de Gasperik eta Luis Alberto Hernandok osatu dute gizonezkoen podiuma. Euskaldunetan, Jokin Lizega nagusitu da. Urnietarra hunkituta agertu da helmugan, sekulako maratoia egin baitu; lau ordu baino gutxiago behar izan ditu lasterketa egiteko. Pozik lehen goierritarrak ere, Aritz Egea urretxuarrak bere marka haustea lortu du, gainera.
http://youtu.be/JvP5yJ4g_J8
Marka eta guzti. Zegama-Aizkorri mendi maratoia beste behin irabaztea nahikoa ez eta marka berria jarri du Kilian Jornet katalanak, proba 3 ordu eta 48 minutuan bukatuta. Marco de Gasperik eta Luis Alberto Hernandok osatu dute gizonezkoen podiuma.
Euskaldunetan, Jokin Lizega nagusitu da. Urnietarra hunkituta agertu da helmugan, sekulako maratoia egin baitu; lau ordu baino gutxiago behar izan ditu lasterketa egiteko. Pozik lehen goierritarrak ere, Aritz Egea urretxuarrak bere marka haustea lortu du, gainera.
Emakumezkoetan berriz, Stevie Kremer izan da nagusi, 4 ordu eta 46 minutuko denborarekin. Gertu izan du bigarrena, Elisa Desco. Podiuma, Maite Mayora euskaldunak osatu du. Emelie Forsberg berriz, laugarrena izan da helmugan.
Emakumeetan Elena Calvillo beasaindarra izan da aurtengoan ere lehen goierritarra.
Ikusleentzako eguraldi desatsegina bazen ere, garbi gelditu da korrikalarientzako primerako giroa dela; izan ere, Jornetek ez ezik, podiumeko gainontzeko korrikalariek ere hobetu egin dute aurretik zegoen marka. Gainera, lehen zortzi sailkatuak 4 orduz azpitik sartu dira Zegaman. Bai ibilbidean, bai Otzaurten eta bai Zegaman bertan ere, jendetza bildu da aurten ere, korrikalariak animatzeko.
Bihar, lasterketaren inguruko informazio osoa, sailkapenak eta bideoa ikusgai izango dira goierri.hitza.eus webgunean.