Legazpiarrek Latxartegi bete dute erabakitzeko eskubidearen alde
Legazpiko Gure Esku Dago taldeak Mirarien Gaua ospatu zuen ostiralean ekainaren 8ko giza katearen alde. Legazpiarrek erabakitzeko eskubidearen alde lan egiteko prest daudela erakutsi zuten, Latxartegi aretoa txiki gelditu baitzen. Txetxu Altolagirre eta Feli Arrese izan ziren aurkezleak. Agertokira ehun bat lagun igo ziren: D-Pintxos taldea, dantzariak, bertsolariak eta Gari abeslaria, besteak beste. Gainera, Gure Esku Dago dinamikak legazpiar ezagunen babesa jaso zuen eta D-Pintxos taldearen abestiarekin grabatutako bideoklipa aurkeztu zuten. Horra hor Josu Altzelaik ateratako argazkiak. Zingizango.com-en, berriz, legazpiar ezagunen atxikimendua eta bideoklipa ikus daitezke.