Banaketen eta dibortzioen inguruan hitzaldia, bihar
Bihar, 18:30ean, Familiak krisian, banatzea eta dibortzioa hitzaldia egingo dute Legazpiko kultur etxean gazteleraz. Juan Luis Martin Aialak bikotearekin apurtu baino lehen zer egin eta banaketek, dibortzioek eta bikote gatazkek seme-alabengan nolako eragina duten azalduko du.