Bihar hilekoari buruzko dokumentala emango dute Zelai Arizti kultur etxean
Bihar, 17:30ean, Monthlies tu primera luna hilekoari buruzko dokumentala estreinatuko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Aurkezle lanetan Monica Leiva kazetaria eta blogaria arituko da eta Karmele Iturbe psikologoak eta psikoterapeutak, berriz, dokumentalari eta gaiari buruz hitz egingo du. Diana Fabianova zuzendari eslovakiarraren dokumental honen helburua nerabeak gaiaren inguruan heztea da, baina biharko emanaldia helduei zuzenduta egongo dago.
Bihar, 17:30ean, Monthlies tu primera luna hilekoari buruzko dokumentala estreinatuko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Aurkezle lanetan Monica Leiva kazetaria eta blogaria arituko da eta Karmele Iturbe psikologoak eta psikoterapeutak, berriz, dokumentalari eta gaiari buruz hitz egingo du.
Diana Fabianova zuzendari eslovakiarraren dokumental honen helburua nerabeak gaiaren inguruan heztea da, baina biharko emanaldia helduei zuzenduta egongo dago.
Lan hau sari ugari lortu dituen La luna en ti dokumentalaren bigarren zatia da. 28 minutuko iraupena du eta protagonistak 11 eta 16 urte arteko neskak dira. Bizitzako etapa berriari nola aurre egiten dioten kontatzen dute.
Dokumentalean, adituen iritziek, hilerokoaren inguruko produktuen historiak eta gaiaren inguruko superstizioek ere badute tokia. Fabianovak tonu ludikoa erabili du. Bere ustez gai hau tabu bat da eta, zehaztu duenez, gizarteratu egin nahi du.
Bihar Hilekoaren Higienearen Nazioarteko Eguna da eta dokumentala mundu guztian aldi berean estreinatuko dute. Zumarragako emanaldia hainbat amen eta profesionalen eskariz antolatu dute eta udalaren babesa du.
Dokumentala borondatearen truke egin dute eta biharko emanaldian ikusleek dirua eman ahal izango dute lana euskarara itzultzeko eta datorren ikasturtean eskualdeko ikastetxeetan emateko.
The post Bihar hilekoari buruzko dokumentala emango dute Zelai Arizti kultur etxean appeared first on Otamotz.