Emakumeen sexu eta ugaltze eskubideei buruz arituko da Begoña Zabala bihar Ordizian
Begoña Zabala abokatu feministak Sexu eta ugaltze eskubideak: guk geuk erabakitzen dugu hitzaldia eskainiko du bihar Ordizian. Barrenan izango da saioa, 18:00etatik aurrera.
Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza eguna dela-eta antolatu du Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak ekitaldia. Honako gaiak izango ditu hizpide Zabalak: sexu eta ugaltze eskubidean nazioartean; Espainian askatasun demokratikoa murrizten ari den inboluzio politiko eta ideologikoa; eta gorputzaren subiranotasunaren eta emakumeen erabakitzeko eskubidean inguruan sortutako mugimendua, eta horren adierazpen eta parte hartze moldeak.
Begoña Zabala Nafarroako Abortu Eskubidearen aldeko plataformako eta Emakume Internazionalistak taldeko kidea da, eta Berdintasunaren eta Giza Eskubideen arloan lan handia egindakoa da. Besteak beste, iazko ekainean Bilbon egindako Emakumeen Eskubideen Auzitegian jardun zuen fiskal gisa. Horrez gain, Movimiento de Mujeres, mujeres en movimiento (Txalaparta, 2008) liburuaren egilea da.
![pnga_erakutsi-2](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/05/pnga_erakutsi-27.gif)