Kontsumo tailerra egingo dute gaur Itsasondon
Itsasondoko ikastetxean kurtsoan zehar landu duten kontsumo arduratsuaren gaia herritar guztiengana zabalduko dute, gaur (asteartea). Kontsumoari buruzko tailerra antolatu dute, edozein itsasondoarrentzat irekia. 17:00etan hasiko da, kulturgunean. Ordu eta erdi iraungo du. Kontsumoak arlo ugaritan eragiten dituen ondorioak jorratuko dituzte: hondakin sorkuntza, ohiturak, aukerak… Erosketak modu ekologikoagoan egiteko aholkuak ere emango dituzte, baita gaiak berrerabiltzeko informazioa ere.