Elkartasun Eguna ospatzen ari dira Ataunen
Ataunen Preso eta iheslarien alde zutabe bana atera da Aiatik eta San Martindik goizeko hamarretan. 11:30ean San Gregorion elkartu dira eta txalaparta nahiz bertso saioa egin dituzte; bertsotan Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia aritu dira. Ondoren, ume jolasak egin dituzte. Ataungo Preso eta Iheslarien Lagunak taldeak antolatu du eguna beste eragile eta elkarte askorekin batera.