Gaur goizean Lomce legearen kontrako sinadurak biltzeko mahaiak jarri dituzte Urretxuko eta Zumarragako lau puntutan. Guztira, 509 sinadura bildu dituzte. Espainiako gobernuak indarrean jarri nahi duen hezkuntza legearen kontrako lantaldea osatu da bi herrietan; lantaldean hezkuntza arloko eragile ugari bildu da. Antolatzaileek esan dutenez, “Lomceri gure ezezkoa adierazteaz gain, hau ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu".
Gaur Urretxuko Aldiri kiroldegian Kirol Jaia egiten ari dira Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako eskoletako ikasleak. Goizean ikasturtean zehar eskola kirolean aritu diren 500 ume inguru elkartuko dira mailaz maila. Orain
The post Eskola kirolean ikasturtean zehar aritu diren 500 bat haur Kirol Jaia egiten ari dira appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/03-3Ud_u70U Eguraldiak ez du batere lagundu gaur eguerdian urretxuarrek eta zumarragarrek Gure Esku Dago ekimenarekin zuten hitzoruan. Areizaga-Kalebarren plazan 300 bat lagun elkartu dira eta euria goian behean ari zuenez arkupetan babestu dira lehenengo, ondoren atertu duenean biribila osatu dute plazan eta ekainaren 8ko giza katerako entsegua egin dute. Urretxuarrei eta zumarragarrei ekainaren 8an, 09:30ean lizeoko kantxan elkartzeko deialdia egin diete.
Ostegun arratsaldean osoko bilkura egin zuten Urretxuko udaletxean. Hasteko, 2015eko herriko jai eguna irailaren 21a izatea, Lilibaso arautegi orokorraren barnean sartzea eta Ogasun departamentuarekin datuak partekatzea onartu zuten aho batez. Mendekotasuna dutenei eskaintzen zaien etxez etxeko laguntzaren inguruan, ordea, alderdi guztiak ez ziren bat etorri. Bilduko sei zinegotziek alde bozkatu zuten eta oposizioko zazpiak abstenitu egin ziren.