Haurren danborrada plazapetik kalera atera ahal izan da atertu duenean
Umeen danborrada egin dute gaur Beasaingo Loinatz jaietan. Plazapean aritu dira lehenengo euriagatik, baina gero kaleetara atera ahal izan dira erraldoiak bidelagun. Atzo hiru erraldoi berri aurkeztu zituzten eta haiekin ibili dira haurrak kalejiran.
Haurrak goizean atera dira eta helduak iluntzean irtengo dira, 19:30ean; helduek ez dute oraingoan ere karrozarik aterako eta aurrezten duten dirua elkarteei emango diete danborrada indartu dadin. Gaurko egitarauari dagokionez, Gazte Egunaren baitan bazkaria egingo dute 14:30ean Eonian elektrotxarangarekin eta 17:00etatik aurrera Barandiaran plaza gaztetxoen jolas eremu bihurtuko dute. Arratsaldean kale antzerkia, helduen danborrada, Gaztetxeak bere 10. urtemugaren harira antolatutako Kabaret antzerkia, eta beste hainbat ekintza. Gauean Joselu Anaiak, Zea Mays, Gero, Terroriker eta Gartzi herriko Djak aukeran.