Lomce legearen kontrako 509 sinadura bildu dituzte
Gaur goizean Lomce legearen kontrako sinadurak biltzeko mahaiak jarri dituzte Urretxuko eta Zumarragako lau puntutan. Guztira, 509 sinadura bildu dituzte. Espainiako gobernuak indarrean jarri nahi duen hezkuntza legearen kontrako lantaldea osatu da bi herrietan; lantaldean hezkuntza arloko eragile ugari bildu da. Antolatzaileek esan dutenez, “Lomceri gure ezezkoa adierazteaz gain, hau ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu".
<!–
P { margin-bottom: 0.21cm; }
–>Gaur goizean Lomce legearen kontrako sinadurak biltzeko mahaiak jarri dituzte Urretxuko eta Zumarragako lau puntutan. Guztira, 509 sinadura bildu dituzte. Espainiako gobernuak indarrean jarri nahi duen hezkuntza legearen kontrako lantaldea osatu da bi herrietan; lantaldean hezkuntza arloko eragile ugari bildu da. Antolatzaileek esan dutenez, “Lomceri gure ezezkoa adierazteaz gain, hau ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu. Gainera, gure hezkuntza eredua eraikitzeko bidean urratsak emateko hautua egingo dugu. Guzti hau maila pertsonalean hasi eta modu kolektibo batean garatu arte”. Antolatzaileek, bide batez, bere hezkuntza eredua zein den zehaztu dute: “Hezkuntza eredu herritar, parte hartzaile, hezikidetzaile, demokratiko, askatzaile, integratzaile eta euskaldunaren alde gaude”.
The post Lomce legearen kontrako 509 sinadura bildu dituzte appeared first on Otamotz.